Amaia Etxeberria, Emakumeen Harrijasotze Txapelketako txapeldun
Beasaingo plazan, 63 kiloko harria 18 aldiz jaso zuen eta txapela etxera ekarri zuen.

Txapela Zertzenarentzat
Iraila hasieran Beasaingo Loinaz plaza bete egin zen Emakumeen Harrijasotze Txapelketa ikusteko. Amaia Etxeberriak 63 kiloko harri zilindrikoa 18 aldiz jaso zuen bost minututan, eta klubeko errekorra hautsi zuen.
Ane Lizarraga, klubeko harrijasotzaile gazteena, laugarren geratu zen bere lehen txapelketa nagusian.
«Plazako jendearen indarrarekin altxatzen da harria» — Amaia Etxeberria
Zorionak biei, eta eskerrik asko Beasainera animatzera etorri zineten guztioi!